Auroroak Peraltako Topaketan

Guaixe 2014ko uztailaren 24a

Igandean XXXVIII Auroroen Topaketa hartu zuen Peraltak eta han izan zen bakaikuar talde bat. 3.500 pertsona inguru elkartu ziren topaketan. Herriko auroroen ordezkarien eta alkatearen harreraren ondoren, Peraltan barna aurorak kantuan ibili ziren hainbat taldeetan banatuta. Hura despeditu ondoren, erraldoiak eta txarangak lagun mezara joan ziren. Musika falta izan ez zen herri bazkariarekin despeditu zen ospakizuna.