Anda Arantzazun

Guaixe 2014ko ira. 13a, 08:40
Anda eta gainontzeko eskultoreak mustutze egunean. Argazkia: www.goiena.eus

Gaur taldearen ondorengo belaunaldiko Euskal Herriko zortzi eskultoreren erakusketa kolektiboan parte hartzen du bakaikuarrak.

Joan den mendeko 50eko hamarkadan Gaur izeneko taldean elkartzen ziren euskal artistek nazioartean itzala lortu zuten. Nazioarteko aitzindariekin elkarrizketa eta erlazioa izan zuten Jorge Oteizak, Remigio Mendiburuk, Nestor Basterretxeak, Eduardo Txillidak...

Gandiaga topagunean, Arantzazuko Gaur fundazioak eta Arantzazuko Adiskideen Elkarteak elkarlanean antolatutako Amets-kabi erakusketan, Gaur taldearen ondorengo belaunaldiko zortzi eskultoreren hiruna biltzen dira: Ricardo Ugarte, Jose Zugasti, Iñaki Ruiz de Egino, Iñigo Arregi, Iñaki Olazabal, Koldobika Jauregi, Guillermo Olmo eta Jose Ramon Anda. Sortzaileen azken hamarkada lanak guztiak ere.

Bakaikuarrak hiru eskultura publikoren proiektuak jarri ditu ikusgai: Polifemo II (Iruñeko Antoniutti parkeko eskulturaren segida), Sartu ahal baduzu-Entra si puedes eta bikotea aipagai duen egurrezko pieza bat. Gaur egungo krisiarekin lan horiek benetako eskalan eginak ikustea zaila dela aitortu du Andak.

Ordutegia
Larunbatean zabaldu zen erakusketa lastailaren 19ra arte izanen da ikusgai. Ostiraletan eta larunbatetan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara, eta igandeetan eta jaiegunetan 11:00etatik 14:00etara. Sarrera doakoa da.