Sakanako Herri Kirol Jardunaldia abenduaren 14an Bakaikun

Guaixe 2014ko abenduaren 4a

Bakaikuko frontoian izanen da urte bukaerako festa, 12:00etan hasita

Aurten Bakaikuk hartuko du Sakanako Mankomunitateak antolatutako Sakanako Herri Kirol Jardunaldia, urte bukaerako festa. Abenduaren 14an izango da, 12:00etan, Bakaikuko frontoian. Sakanako Aizkora Eskolako aizkolariak, Sakanako aizkolariak, Sakanako Harri Jasotze Eskolako kirolariak, Sakanako trontzalariak eta tiratzaileak ariko dira.