Gaztainondoak basora

Guaixe 2015ko mar. 13a, 08:33

Domekan basoan gaztainondo zuhaixka batzuk sartzeko asmoa dute Bakaikun. Lan hori herritar guztien artean egiteko gonbitea luzatu dute eta hitzordua etziko jarri dute, 9:30ean Bakarrekoetxea Elkartean. Herri basoko gaztainondoen egoerarekin kezka zuten hainbat herritarrek lantaldea sortu zuen. Hura da etziko deialdia egin duena. Aurretik, egun dauden gaztainondoen ingurua garbitu eta haiek markatu izan dituzte. Gainera, gaztainondoei buruzko hitzaldia eta tailerra ere antolatu izan dute. Guztia herriko natur ondarea mantendu ahal izateko.