Gaztainondo berriak basoan

Guaixe 2015eko martxoaren 20a

Lanerako gogoz joan ziren bakaikuarrak basora.

Domeka goizean 20 bat bakaikuarrek hartu zuten beheko basorako bidea. Haur, gazte eta heldu, guztiek langintza bakarra zuten: 30 gaztainondo landatzea. Giro onean eta gogotsu, egitekoak azkar egin zituzten. Gaztainondoen lan taldearen hurrengo egitekoa ale gazte horien inguruko bazterrak garbi mantentzea izanen da.