Maiatza jarrita

Guaixe 2015ko mai. 7a, 08:28

Maiatzaren lehenarekin batera etxarriarrak, bakaikuarrak, iturmendiarrak eta ziordiarrak maiatza zutitzeko langintzari heldu zioten. Euren egitekoa despeditzen lehenak bakaikuarrak izan ziren. Joan den urteko enbor bera erabilita eguerdirako maiatza barga gainean zutik zegoen.