Duela lau urte bezala, zenbaketa despeditu aurretik bakaikuarrek bazekiten alkatetzan Ion Tabar Cayuelari Egoitz Urritza Lazkozek hartuko ziola lekukoa. EH Bildurena izan zen udal hauteskundeetara aurkeztu zen zerrenda bakarra, eta boza eman zuten lau bakaikuarretatik hiruren babesa lortu zuen ia. Parte hartzea duela lau urteko bera izan zen. Bestalde, boto baliogabea %5,57 hazi da eta boto txuria, berriz, %2,49 jaitsi da.
Parlamenturako bozetan EH Bilduren alde egin dute bakaikuar gehienek (%44,83). Udaletarako baino 17 boto gutxiago jaso ditu koalizioak parlamenturako eta duela lau urte baino dozena bat gutxiago. Geroa Baik NaBaik aurreko deialdian lortutako bozak hobetu ditu (9 boto eta 2,36 puntu gehiago). Bi koalizioen batuketak duela lau urte baino hiru boto gutxiago ematen dute.
UPNk boto-emaile fidelak ditu Bakaikun, bakarra galdu du lau urteko tartean eta parlamenturako bakaikuarren 3. aukera da. Podemos-Ahal Duguk 11 boto jaso ditu Bakaikun eta botoen erdia galduta ere PP bakaikuarren parlamenturako 5. aukera da. Azken deialditik erregionalistek eta popularrek Bakaikun zazpi boto galdu dituzte. PSNk eta I-Ek boto emaile fidelak dituzte Bakaikun. Parte hartzea 2011koaren eta udal hauteskundeen antzekoa izan da.
Udalaren osaera
EH Bildu
1. Egoitz Urritza Lazkoz
2. Aner Galarza Barandiaran
3. Asier Razkin Ondarra
4. Miren Izaskun Kintana Etxeberria
5. Francisco Javier Zeberio Arraras
6. Pedro Maria Olea Armendariz
7. Ion Tabar Cayuela