Herri erdiko maiatza jasotzeko txanda

Guaixe 2015ko eka. 19a, 12:05

San Joan plazan, bihar, 18:00etan. Hitzordu hori dute bakaikuarrek. Urtero moduan San Joan egunaren aurretik maiatza jasoko dute, Santiago festak pasa arte zutik iraunen duena. Pago enborra behar bezala prestatzeko ordu pare bat lehenago geldituak dira. Bakaikuko Gazte Asanbladak jakinarazi duenez, maiatza jaso ondoren akordeoilariek girotutako auzatea izanen da.