Suak saltatzera

Guaixe 2015ko eka. 23a, 13:03

Gaur, San Joan bezperan, iluntze aldera, San Joan suak piztuko dira Bakaikun. Su nagusia elkartearen ondoan egonen da. Gauza txarrak sutara botatzeko ohitura berrituko dute. Aurten “Erregimena sutara” botatzeko deia egin dute. Jakina, suak saltatzera animatuko dira bakaikuarrak.