Zilarrezko domina June Kintanarendako

Guaixe 2015ko eka. 30a, 09:24

Jubenil eta promesa mailetako Espainiako Atletismo Txapelketa jokatu da asteburuan Tarragonan

Tarragonak jubenil eta promesa mailetako Espainiako Atletismo Txapelketa hartu du. Larunbatean emakumezkoen disko jaurtiketa txapelketa jokatu zen. June Kintana bakaikoarra bigarrena sailkatu zen eta zilarrezko domina kolkoratu zuen, 48.50 metroko jaurtiketa egin eta gero. Andrea Alarcón izan zen txapelduna.