June Kintana hamabigarrena Europako 23 urtez azpikoan

Guaixe 2015ko uzt. 13a, 09:07

Estoniako Tallinnen jokatu da txapelketa

Estoniako Tallinnen jokatu da 23 urtez azpiko Europako Atletismo Txapelketa. Espainiako selekzioarekin 22 gizon eta 20 emakume lehiatu dira, tartean 4 nafar. Pamplona Atlético taldeko June Kintana bakaikuarra disko jaurtiketan aritu da. Larunbateko sailkapeneko probatan hiru jaurtiketa egin zituen bakaikuarrak eta 9. postuan sailkatu zen, final handirako txartela lortuz, baliogabeko jaurtiketa bat, 50,93 metroko beste bat eta 48,52 metroko hirugarrena egin eta gero. Igandeko final handian, aldiz, ez zen horren fin ibili Kintana eta 12.a sailkatu zen (47,82 m). Nonbait lesio batetik atera berri da June eta horrengatik ezin izan du denboraldiko bere erregistro onenera (52,50 m) edo bere errekor pertsonalera (55,66 m) gerturatu ahal izan.