Auroroak Tafallako kontzentrazioan

Guaixe 2015ko uzt. 21a, 15:48

Nafarroako auroroen 39. topaketa hartu zuen Tafallak igandean. Nafarroako eta inguruko erkidegoetako 77 auroro talde elkartu zituen topaketak. Tartean Bakaikukoak. Guztira 4.000 pertsona inguru. 7:30ean guztiendako gosariarekin hasi zen egitaraua. Harreraren ondoren auroro taldeak Tafallan, Barasoainen, San Martin Unxen eta Uxuen barna aritu ziren kantari. Guztiak berriro Tafallan elkartu eta han meza eta bazkaria izan zen denendako.

Harrera egiterakoan Tafallako alkateak euskara eta gaztelania tartekatu zituen. Euskaraz aritu zen hiruetan auroroen zati handi batek piztu egin zion.

Argazkia: www.ahorazonamedia.com