Zilarrezko June Kintana

Guaixe 2015ko ira. 2a, 11:00

Aire Zabaleko Espainiako Txapelketa absolutuetan bigarrena izan zen bakaikuarra

Agorrilaren lehen asteburuan jokatu ziren Aire Zabaleko Espainiako Txapelketa absolutuak. Emakumezkoen disko jaurtiketan June Kintanak lan bikaina egin zuen eta bigarrena sailkatu zen, diskoa 52,55 metrora jaurtikiz eta zilarrezko domina kolkoratuz. Sabina Asenjo izan zen txapelduna (61,36) Orkatilan zaintiratua izan zuen eta oraindik guztiz osatu gabe iritsi zen txapelketara Kintana, beldur pixka batekin “baina azkenean ongi atera da eta kontentu nago”.
Agorrilaren bigarren asteburuan Portugalen aritu zen bakaikuarra, Leiriako nazioarteko topaketan.