Katxarro eguna Bakaikun

Guaixe 2015ko ira. 30a, 12:24

Urriaren 10ean, goizeko 10:00etatik aurrera

Bakaikuko Bakarrekoetxea elkarteak eta Kotxko tabernak Katxarro eguna antolatu dute urriaren 10erako, larunbaterako. Auto klasikoen topaketa da, goizeko 10:00etatik aurrera eginen dena. Autoak, motorrak, kamioiak, bizikletak… mota guztietako ibilgailuak bildu nahi dituzte. Tartean bazkaria antolatu dute elkartean. Inskripziorako hots egin 680 825 557 telefonora.