Katxarro eguna Bakaikun

Guaixe 2015ko urr. 9a, 11:34

Larunbatean, 10:00etatik aurrera, ibilgailu klasikoen topaketa Bakaikun

Auto eta ibilgailuendako zaletasuna badago Bakaikun. Zaletasun hori kontuan hartuta, Bakaikuko Bakarrekoetxea elkarteak eta Kotxko tabernak Katxarro eguna antolatu dute biharko, urriaren 10erako, larunbaterako. Auto klasikoen topaketa da, goizeko 10:00etatik aurrera eginen dena. Autoak, motorrak, kamioiak, bizikletak… mota guztietako ibilgailuak bildu nahi dituzte eta aitzakia horrekin egun polita pasatu. Tartean bazkaria antolatu dute elkartean. Inskripziorako hots egin 680 825 557 telefonora. Momentuz 50 pertsona baino gehiago daude izena emanda.

Katxarro eguna
10:00etatik 13:00etara: Autoen topaketa.
11:30ean Parte hartzaileendako auzatea.
14:30ean Bazkaria elkartean