Hilerria berritzeko lanak Construcciones Bakaikoa enpresak aurreko astean hasi zituen. Egin beharreko lanak hilerriaren ipar-mendebaldean egiten ari dira: teilatua berritu, horma-hilobien aurrealdea txukundu eta hezurtokiari leihoa jarri. Lanak azaroaren 1erako, domu santu egunerako, despedituko dira. 6.171 euroko aurrekontua dute lanek.