EH Bilduk sei herritarren deklarazio hartzea salatu du

Guaixe 2015ko abe. 10a, 16:11

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Santiago Pedraz epaileak deituta, Iruñeko Justizia Jauregitik Bakaikuko alkateak, bi zinegotzik eta hiru herritarrrek bideo-konferentzia bidez deklaratu zuten abenduaren batean. Guztiei “terrorismoaren goratzarrea” egitea leporatu die. EH Bilduk “irmoki” salatu du “beste behin, Estatu espainiarraren epaitegi aparatutik etorritako eraso hau. Hautu eta prozesu politikoak kriminalizatu eta judizializatzea ez da berria Euskal Herrian. Bakaikun eta hainbat tokitan gertatutakoa, estrategia horren azken atala da. Beste behin ere, eskubide zibil eta politikoak bortxatu dituela Espainiako Estatuak”.