Hiru zauritu utzi zituen istripuak

Guaixe 2016ko urt. 12a, 12:35

Furgoneta bat, kamioi bat eta autokaraba bat elkar jo zuten Sakanako Autobian (A-10), Bakaikuko dermioan, gertatutako istripuan (7:55ean). Ondorioz, furgonetako gidari iruindarra eta kamioian zihoan gizon bat larri zaurituta Iruñeko ospitale gunera eraman zituzten. Kamioian zihoan beste gizon bat zauri arinak izan zituen eta autokarabanako gidaria onik atera zen ezbeharretik. Ibilgailuak eraman bitartean autobiako eskuineko erraila itxita egon zen. Guardia Civila ari da istripua ikertzen.