San antondarren hitzordua

Guaixe 2016ko urt. 18a, 16:44

San antondarrak, elizkizuna eta gero.

San Anton kofradiako kideak eguerdiko elizkizunean elkartu ziren larunbatean. Meza irteeran talde argazkia egin ondoren, Bakarrekoetxea elkartean bazkaltzera elkartu ziren. San Anton kofradiak 98 kide ditu eta 66 izan ziren bazkaltzera elkartu zirenak.

Mahaiaren bueltan, jaten hasi aurretik, kofradiaren martxa errepasatu eta ardurak banatu ziren. Hala, David Kintanak maiordomo ardura Aingeru Lopez de Zubiria belero izandakoari pasa zion. Belero ardura, berriz, Javier Negrinek jaso zuen. Kofradian azken urtean baja bat egon da, Nicanor Anso hil baitzen. Horren guztiaren berri akta liburuan jaso zuten. Hura 1859tik erabiltzen ari dira. Kofradiak 1715etik 1858ra bitarteko aktak jasotzen dituen beste liburu bat du.