Lanengatik, frontoia itxita

Guaixe 2016ko urt. 21a, 17:58

Bakaikuko Udalak jakinarazi du Iturrarte frontoia zenbait egunez itxita egonen dela. Pilotaleku sabaian mantenu lanak egin behar dituzte eta segurtasunagatik frontoia ixtea erabaki du udalak. Izan ere, haizeteek sabaiko isolatzailea mugitu egin zuten. Lanak goiko sarea ixteko ere erabiliko dituzte.