Bakaikun erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamika duela bi urte Gure Esku Dagok antolatutako giza katearekin batera abiatu zen. Herri-dinamika anitza eta parte-hartzailea sortu dute Bakaikun eta Euskal Herrian erabakitzearen alde lan egiteko. Bakaikuko taldeak oinarrizko hiru printzipioren bueltan antolatu du dinamika: herri bat gara, erabakitzeko eskubidea dugu eta herritarron garaia da.
Hiru printzipio horiekin eta “inguruan dituzten pertsonekiko begirunez eta era positiboan” lan egin dute erabakitzeko eskubidearen alde. Hala, azken ekimena bakaikuarren artean ikasturte honetan herri galdeketa egitearen aldeko sinadura bilketa martxan jartzea izan da. Azken hilabeteak horretan eman dituzte eta jasotako babesak bulkatu ditu biharko batzarra deitzera.
Etxarri Aranatzek 2014ko apirilaren 13an zabaldutako herri kontsulten bideari Ispaster, Goierri, Dima, Azpeitia eta Bakaiku batuko zaizkio.