Frontoiko lanak despedituta

Guaixe 2016ko ots. 4a, 12:03

Joan den urtean gauez izan zen haizete batek Iturrarte frontoian kalteak eragin zituen, sabai aizunean hain zuzen. Eta plaketako bat erori egin zen. Hura konpontzen eman dute pasa den astea udaleko hautetsiek eta bakaikuarrek ere. Lanak egin ahal izateko obretako aldamiozko egitura handia jarri behar izan dute kantxan. Horregatik, lanak egin bitartean frontoia itxita egon da. Bestalde, egitura jarria zegoela pilotei eusteko sarea eta argi foku bat konpondu dituzte.

Lanengatik Bakaikuko Udalak 2.400 euro inguruko inbertsioa egin du. Udala seguruarekin harremanetan dago bere gain har dezan konponketaren kostua.