2016ko kintoak

Hiru egunez kintoak nagusi Bakaikun

Guaixe 2016ko ots. 5a, 10:52

2 kintok, 4 kinto gaztek eta 4 kinto zaharrek ospatuko dute festa

Bakaikuko aurtengo kinto segizioa 10 gaztek osatzen dute. Haietako bi, Adur Senar eta Olatz Agirre, dira kintoak. Gainontzekoak kinto gazteak eta kinto zaharrak dira, launa zehazki. Kinto ospakizunei bakaikuarrek gaur helduko diote. Gazteek Bakarrekoetxea elkartean bazkaria eta afaria izanen dute. Azken horren ondoren, tenplearen arabera, Altsasura joanen dira.

Bihar, 9:30etatik aurrera, kinto-eskean ariko dira gazteak Bakaikun barna. Langintza horretan trikitilariak izanen dituzte lagun. Lana despeditu ondoren, autobusez sagardotegira joanen dira. Ibilgailua beti-kintoekin beteko dute. Sagardotegitik bueltan kintoak parranda Altsasun segituko dute. Domekako afariaren ondoren, giroaren arabera, posible da bakaikuarrak ere Altsasun bukatzea.