Asteartean, Bakaikuko gurasoek antolatuta, haurren ihotea ospatuko da. Eguerdirako mozorrotuta egonen dira bakaikuar txikiak, eta elkartean bazkalduko dute. Santa Ageda kantuan eta eskean bildutakoarekin ordaintzen da bazkaria. Arratsaldean, kalejira koloretsuak zeharkatuko du Bakaiku, plazan despedituko dena, txokolate beroa edanez.
Bestalde, aipatzekoa da aurten kamarroen ihoteak otsailaren 20an ospatuko direla Bakaikun.