2016ko inauteriak Sakanan

Ihoteak, urteurren eta guzti

Guaixe 2016ko otsailaren 19a

Gazte bakaikuar talde batek herriko inauteria berreskuratu zuela 20 urte betetzen dira aurten. Urteurrenarekin batera berrikuntzekin dator ihotea. Esaterako, haurren parte hartzea bihar goizean. Hona Bakaikuko Gazte Asanbladak antolatutako egitaraua:

Otsailak 19, ostirala
Kamarroen erakusketa, elkartean.

Otsailak 20, larunbata
Goizean Kamarro txiki.
13:00etan Kamarro txikiendako auzatea.
14:30ean Kamarroen bazkaria.
18:00etan Kamarroen irteera eta harrera plazan.
20:00etan XX. urteurren ospakizuna.
Ondoren auzatea.
00:00etan DJ Tirry & Terry.