2016ko inauteriak Sakanan

Kamarroak bete betean

Guaixe 2016ko ots. 22a, 08:52

Bakaikuko inauteria berreskuratu zela 20 urte bete zirenean, sekula baino kamarro gehiago elkartu ziren, segizio animatua osatuz. Kamarroek, zigorrak aldean, bidean opatzen zituzten guztiak belaunetik behera ederki berotu zituzten. Berriro ere ereintza irudikatu zuten, hiruren artean golda eramanez (bi tiraka eta bestea gidatzen) eta beste batek suko hautsa barratu zuen.