Ez bustitzeko, zubia

Guaixe 2016ko api. 26a, 19:22

Beheko basotik pasieran Iturmendira joateko, Aizkibelgo erreka pasa beharra dago. Eta bustitzeko aukera zegoen, batez ere urak handi zirenean. Halakorik ez da gertatuko dagoeneko. Pasa den ostegunean, bakaikuarrek auzolanean zubia jarri zuten erreka gainean. Herriko lantegi bateko materiala berrerabili dute horretarako. Oinezkoendako zubia da Aizkibel inguruan jarri dena.