Ibai Alba eta Ginesa Lopez garaile Lukas Larraza omendu zuen Aitzkozar krosean

Guaixe 2016ko mai. 23a, 15:28

Lukas Larrazak eman zion probari hasiera eta omenaldi beroa jaso zuen

Larunbatean jokatu zen XII. Aitzkozar Krosa, Bakaikuko Bakarrekoetxea eta Iturmendiko Aitzkozar elkarteek Dantzaleku Sakana klubaren laguntzarekin antolatutako proba. Aurten Bakaiku izan zuen irteera eta helmuga. Antolatzaileek Lukas Larraza korrikalari bakaikuar handia omendu nahi izan zuten aurten. Bakarrekoetxea elkartean bere omenez prestatutako erakusketa zegoen ikusgai eta lasterketa ondoren oroigarriak eta omenaldi polita jaso zituen 87 urteko bakaikuarrak. Horretaz gain, berak eman zion proba nagusiari irteera, 18:30ean.

Aizkozar Kroseko proba nagusian Bakaiku eta Iturmendi artean antolatutako zirkuituari 2 itzuli eman behar zizkioten korrikalariek, guztira 8,1 km osatuz. 107 korrikalarik hartu zuten irteera eta bero galantari egin behar izan zioten aurre. Horrek izugarri zaildu zuen proba. Azkarrenak Ibai Alba hernaniarra (27:47) eta Ginesa Lopez altsasuarra (35:20) izan ziren. Biek probaren gogortasuna nabarmendu zuten. Aitzkozar krosak Sakanako Atletismo Kopa-Lasa Kirolak Saria mustu zuen. Sailkapenean laugarrena sartu zen Sergio Garzia de Eulate altsasuarra (29:40) eta Ginesa Lopez altsasuarra (35:20) izan ziren korrikalari sakandar azkarrenak.


Aurretik txikiak
Proba nagusia baino lehen kategoria txikiko lasterketak jokatu ziren. 50 korrikalari baino gehiago aritu ziren, aurrebenjamin mailatik hasita kadeteen mailaraino. Txapeldunek dominak eta oroigarriak jaso zituzten.

Lukas Larrazari omenaldi polita
Lukas Larraza 1929an jaio zen eta krosean espezialista handia izan zen. Nafarroan federaziorik ez zegoenez, Gipuzkoakoarekin lehiatu zen. Besteak beste, Candi Arnanz eta Jesus Aldasoro altsasuarrekin prestatzen zen. Nazioetako Krosean –egungo Munduko Kros Txapelketa– 3 aldiz internazionala izan zen, 1955etik 1957ra, Donostian, Belfasten eta Waregemen jokatutako Nazioetako Krosean. Donostiakoan 44.a sailkatu zen eta taldekako brontzezko domina jaso zuen. Belfasen takoekin korrika egiten zutela konturatu zen eta ordutik aurrera ezpartinei takoak jartzen hasi ziren. 4 aldiz irabazi zuen Mugerza Memoriala eta lautan Nafarroako txapelduna izan zen, 3 krosean eta bat 5.000 metroetan. Uliako Gimnastika hirutan irabazi zuen, 1954an, 1956ean eta 1957an. Bere bizitzari buruzko argazki eta irudiak jaso zituzten Bakarrekoetxea elkartean jarritako erakusketan. Bere senitartekoak alboan zituela, omenaldi polita jaso zuen Larrazak.

Sakandarrak Aitzkozar Krosean
1.Ibai Alva: 27:47
4.Sergio Garcia de Eulate: 29:40
6.Raul Audikana: 29:44
7.Iban Gonzalez: 30:10
8.Felix Benjumea: 30:31
10.Adur Senar: 30:43
11.Patxi Cano: 30:51
12.Aitor Mozo: 30:59
13.Asier Arnaiz: 31:03
14.Gorka Garzia de Eulate: 31:21
15.Antton Zelaia: 31:25
16.Ekaitz Artola: 31:27
17.Jorge Iradi: 31:37
18.Asier Pellejero: 32:22
21.Andoni Azanza: 32:38
22.Eukeni Goikoetxea: 32:45
23.Gaizka Martinez: 32:59
26.Gorka Acebes: 33:13
28.Javier Pain: 33:37
33.Urko Agirre: 35:06
34.Pedro Barriga: 35:11
36.Mikel Goikoetxea: 35:19
37.Ginesa Lopez: 35:20
38.Juantxo Azurmendi: 35:32
39.Asier Estarriaga: 35:55
40.Gaizka Diaz de Garaio: 36:04
42.Oihan Artola: 36:20
43.Angel Barandalla: 36:21
44.Sergio Ondarra: 36:27
45.Juan Pedro Ariz: 36:58
47.Peio Bergara: 37:15
49.Borja Gonzalez: 37:33
51.Maite Zabaleta: 39:32
53.Santi Agirre: 40:00
54.Raul Mendoza: 40:08
55.Juan Jose Otsoa: 40:18
56.Esteban San Roman: 41:17
57.Felix San Roman: 41:17
59.Jorge Cambero: 41:28
60.Aitor Mendia: 41:35
61.Javi Arzelus: 41:35
62.Iigo Galarza: 41:46
64.Ander Goñi: 43:22
65.Jose Mari Mercero: 43:56
66.Luis Mari Fernandez: 48:15
67.Iñaki Urteaga: 57:30
68.Aritz Arbizu: 48:15

*Oharra: Antolakuntzak ez du korrikalarien jaioterriko daturik eman. Hortaz, sakandarren bat ahaztea gerta daiteke.