Bakaikun Euskaraz, izen ematea zabalik

Guaixe 2016ko mai. 27a, 10:22

Haurrendako udako euskarazko aisialdi programa eskainiko du Bakaikuko Udalak aurten ere. Astegun goizetan izanen da, garagarrilaren akaberatik herri festak bitartean. 3 eta 12 urte bitarteko haurrei dago zuzenduta eskaintza. Euren artean euskaraz erlazionatuz ongi pasatzeko aukera izanen dute. Izen ematea udaletxeko bulegoan edo zinegotziei esanez egin daiteke; epea garagarrilaren 8ra arte zabalik dago. Programak aurrera egiteko gutxienez bederatzi haurrek eman beharko dute izena. Epea despeditzean gutxieneko parte-hartzaile kopurua betea badago, Bakaikuko Udalak begiraleak hartzeko eta matrikulatzeko deialdiak eginen ditu.