Udalak batzarrera deitu du

Guaixe 2016ko ekainaren 10a

Larunbatean, 12:00etan, udaletxeko Auzo gelan.

Legegintzaldia hasi zenetik urte bat pasa denean, Bakaikuko Udalak batzarra deitu du. Bilkura horretan udalak dituen asmoen berri emanen du, esaterako: diru kontuak, aurtengo aurrekontuak, Iriondo kaleko proiektuak, auzolana eta bestelakoak. Bakaikuko Udaletik bakaikuarrak batzarrera joateko gonbidapena egin diete, “informatzeko eta zalantzak, iradokizunak, kexak… ekarriz parte hartzeko”.