SAN JUANAK 2016

Suak saltatzera

Guaixe 2016ko eka. 23a, 13:00

San Juan bezperan, 20:00etan, auzatea egonen da auzo-gelan. Akordeoilariak girotuko du. Iluntze aldera, San Juan suak piztuko dira Bakaikun. Su nagusia elkartearen ondoan egonen da. Gauza txarrak sutara botatzeko ohitura berrituko dute. Aurten “Erregimena sutara” botatzeko deia egin dute. Jakina, suak saltatzera animatuko dira bakaikuarrak.

Bihar, berriz, haurrendako puzgarriak egonen dira eskolako belardian egunean zehar. Auzatea izanen da San Juan plazan, 13:00etan. Bezperan bezala, akordeoilaria ariko da auzate garaian. 17:30ean, auzo-gelan, haurrendako opil banaketa eginen da. Eguna despeditzeko, Big Band Berri taldearen kontzertua izanen da eskolako belardian.