Bakaikuko Gazte Asanbladak deituta makina bat herritar elkartu ziren larunbat arratsaldean San Juan plazan. Urtero moduan bigarren maiatza jasotzeko lanari heldu zioten, baina oraingoan mendian beharrean herrian. Lana despedituta merezitako auzatea izan zen. Santiago festak iritsi bitartean han zutik izanen da maiatza.