Ansa eta Irurita Garcia eta Etxegoinen kontra Bakaikun

Guaixe 2016ko uzt. 22a, 11:05

Bihar, larunbatean, 16:30etik aurrera Bakaikuko festetan

Pilotazaleendako jaialdi ederra prestatu dute Bakaikuko festetan bihar, larunbatean, 16:30etik aurrera Iturrarte Pilotalekuan. Lehenik eta behin kadete mailako pilotariak ariko dira lanean, sakandarrak guztiak eta ondoren, 18:00etan afizionatuen mailako partida jokatuko da. Oberena klubean dabiltzan lau pilotari lehiatuko dira. Asier Ansa altsasuarra izango da sakandar bakarra. 21 urteko aurrelariak Lantzeko Iosu Irurita aurrelariarekin osatuko du bikoa, Ivan Garcia iruindarraren eta Donazaharreko Iñaki Etxegoinen kontra aritzeko.

Bakaikuko pilota jaialdia (larunbatean)
16:30ean kadeteak:
Lopez de Zubiria-Araña / Araña-Senar
Ansotegi-Lazkoz / Otxoa-Petriati

18:00etan seniorrak:
Garcia-Etxegoin / Ansa-Irurita