Aurreko urteko arrakasta ikusita, bigarrenez Katxarro Eguna antolatzea erabaki du Bakaikuko Bakarrekoetxea elkarteak. Urriaren 8an izango da, larunbatarekin. Goizeko 10:00etatik aurrera auto klasikoen topaleku izango da Bakaikuko plaza. Autoak, motorrak, kamioiak, bizikletak… mota guztietako katxarroak biltzea, hori helburua. Antolakuntzak parte-hartzaileendako auzatea antolatuko du eta, ondoren, Sakanatik barna ibilbidea egingo dute guztiek. Bukatzeko, bazkaria izango da elkartean. Izena ematea zabalik dago urriaren 2ra arte, 680 825 557 telefonoan edo katxarroeguna@gmail.com posta elektronikoan (bazkaria, helduek 20 euro eta haurrek 8 euro).