Iriondo, kalea

Guaixe 2016ko urr. 1a, 17:56

Kontu txiki batzuen faltan, despeditu dituzte Bakaikuko Udalak aurten egin behar dituen lanik handienak. Iriondo kaleari 185 metrotan porlanezko zorua jarri diote. Horrekin batera, euri urak hartzeko estoldak ere jarri dituzte kale erdian. 30.000 euroko aurrekontua izan dute lanek. Hurrengo erauntsiak ez du kaleko kaxkailu guztia Elizpea kalean utziko, eta euritearen ondoren kalea ibiltzeko moduan geldituko da berriz, zulorik gabe. Hori baitzen orain arte gertatzen zena.