Herri galdeketa Bakaikun

Pintxopotea, galdeketa gosea asetzeko

Guaixe 2016ko urr. 28a, 14:46



Azaroaren 27an bakaikuarrek erabakitze eskubidea praktikan jarri eta galdera honi erantzuteko aukera izanen dute: Euskal Herri independente bateko herritarra izan nahi duzu? Gure Haitzak elkarteak bakaikuarrei proposatu dien galdera da hori. Galdeketarako hilabete eskas gogorarazteko elkarteko kideek erabakitzeko eskubidearen aldeko pintxopotea antolatu dute. Larunbatetan  izanen da, 19:00etan. Elkartean eta Koxko tabernan izanen da.

Bestalde, badirudi bihartik aurrera Espainiak presidentea izanen duela. Bestela, berriro ere hauteskunde kanpaina izanen da. Udaberrian izan zen eta Gure Haitzak elkarteko kideek “baldintza egokien bila” garagarrilaren 19ako aurreikusia zuten galdeketa azaroaren 27ra atzeratu zuten.