Euskal Herri independente bateko herritarra izan nahi duzu? galderari baietz esan diote bakaikurrek. 297ko erroldatik 194koa izan da parte hartzea, %65,31ekoa. Baiezkoaren alde 156k egin dute, bozkatu dutenen % 80,4k. Ezetza 26k eman dute, % 13,4. Boto txuria eman dutenak, berriz, 10 izan dira, %5,15. Azkenik, 2 boto baliogabe izan dira, %1,03.