Bakaikun euskalkia indartzen

Zuazok www.euskalkiak.eus web orria aurkeztuko du

Guaixe 2017ko ots. 10a, 10:01

Gaur, 18:30ean, Bakaikuko udaletxean.

Koldo Zuazo hizkuntzalari eibartarrak urteak daramatza euskara eta euskalkiak ikertzen. Urdiainen ere egonaldiak egin ditu bertako eta Burundako euskalkia ikertzeko. Horren fruitu izan zen Sakanako euskara. Burundako hizkera liburua (2010,  Euskaltzaindia-Nafarroako Gobernua). Sakanan eta Euskal Herrian barna egindako bere lanaren emaitza interneten, www.euskalkiak.eus webgunean ikus daiteke. Zuazo gaur Sakanan aurkeztuko du webgunea, Bakaikuko udaletxeko batzar aretoan.

Euskalkiak.eus webguneak euskalkiei buruzko informazioa ematen du. Besteak beste, sailkapenak, euskalkien ezaugarriak, jatorria eta euskararen batasuna lantzen ditu luze eta zabal. Gainera, ikus-entzunezkoen atala ere badu. Bertan hiztun desberdinekin egindako elkarrizketak jaso dituzte. Zuazo kezkatuta dago euskalkiak galtzen ari direlako, eta hori aldatzeko nahiak bultzatu du webgunea sortzera. Zenbait bakaikuar ere bertako hizkeraren osasunarekin keztatuta daude eta, horregatik, antolatu dute hitzaldia.