Pintxo-potea bueltan

Guaixe 2017ko ots. 24a, 10:28

Joan den urteko herri-galdeketaren aurretik, herria girotzeko eta galdeketa izanen zela gaztigatzeko ostiralero pintxo-potea egin zen. Giro ederra sortzen zela ikusita bakaikuarrek hura berreskuratzea erabaki dute eta pasa den ostiralean egin zuten. Martxoaren 11n eta 25ean eta apirilaren 8an eta 22an Kotxko tabernatik edota Bakarreko etxea elkartetik pasatzen direnak izanen dute pintxo-poteaz gozatzeko aukera.