Inauteriak ihoteak 2017

Kamarroak heldu dira

Guaixe 2017ko otsailaren 24a

Gehienak zigorrarekin, errautsa besteak, kateak bakarren batek eta goldarekin azkenak. Ihote segiziokoak hala aterako dira bihar, bazkaldu ondoren. Kamarroak herriko beheko aldera joko dute, gero bueltatu eta kalejira egiteko. Ihote-parrandak ordu txikiak arte iraunen du. Bakaikuko Gazte Asanbaldak “izan kamarro eta egon harro” leloarekin herritarrak ihotean parte hartzera gonbidatu ditu.

Egitaraua
14:30ean Babarrun-jatea.
18:00etan Kamarroen kalejira.
20:00etan Suaren inguruan dantzan , espilan.
23:00etatik 3:00etara Dantzaldia Majaris dj-rekin.