Larunbat arratsaldean bueltatu ziren kamarroak Bakaikura. 18:00ak aldera herritarrak elkartean lotu ziren mozorrotzeko. Ondoren, kalejiran irten eta herriko beheko parterantz abiatu ziren, kalean aurkitzen zutenak belaunetik behera joz. Etxez etxe ibili ziren mokaduak jaten eta koparen bat hartzen zituzten bitartean.