Benjaminak Bakaikun

Guaixe 2017ko mar. 10a, 08:37

Bakaikuk Sakanako Futbol 8 Topaketako benjaminen txapelketako 7. jardunaldia hartuko du igandean

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak Sakanako futbol taldeekin elkarlanean antolatzen ditu Sakanako Futbol 8 Topaketak. Benjaminen mailan, areto futboleko topaketak dira antolatu direnak. Igandean benjaminen areto futboleko zazpigarren jardunaldia eta azkena jokatuko da. Bakaikuk hartuko du jardunaldia, goizeko 10:00etatik aurrera.
Ondoren, martxoren 26tik aurrera, futbolak hartuko dio tokia areto futbolari eta futbol jardunaldiak jokatuko dira.

Benjaminen areto futboleko Topaketen 7. Jardunaldia
Igandean, Bakaikun
10:00etan: Txartel – Etxarri Aranatz
10:50ean: Immerplastic – Lagun Artea 1
11:40ean: Urdiain – Sutegi
10:30ean: Seguros Sayas – Lagun Artea A