Duela aste bat Espainiako disko jaurtiketa txapelduna izatea lortu ondoren (51,76 m), asteburuan Europako Jaurtiketen Txapelketan parte hartu zuen June Kintana disko jaurtitzaile bakaikuarrak Espainiako selekzioarekin, Palmas de Gran Canarian. 23 urtez azpiko mailan lehiatu zen bakaikuarra. Claudine Vita alemaniarra izan zen txapelduna (58,76 m) baina June Kintanak bere marka pertsonala (52,90 m) ia metro batean gainditu zuen eta laugarrena sailkatu zen (53,86 m). Beraz, bakaikoarraren progresioak aurrera jarraitzen du eta Europako podiuma zapatzetik oso gertu geratu zen Kintana.
“Europako Kopan nire helburua disfrutatzea eta ahal dudan hobekien egitea izango da”. Argi dago helburua lortu duela, bere marka pertsonala gainditu baitu. Jakina denez, Bakaikuko atleta Leongo Unibertsitatean albaitaritza ikasten ari da eta CEAR zentroan (Centro Especial Alto Rendimiento Deportivo) disko jaurtiketa entrenatzen du. Estatuko jaurtitzaile onenetakoa da bakaikuarra eta oraindik progresio handia du aurretik.