Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuak eta Nafarroako Kutxa fundazioak hitzarmena sinatu zuten otsailaren 24an. Haren arabera, foru administrazioak, Nafarroako Museoaren bidez, fundazioaren 717 artelanak jaso, zaindu, kontserbatu eta zabalduko ditu. Hitzarmen horren aurreneko fruitua Forma 70´s. Abstrakzioa eta figurazioa Nafarroako Kutxa fundazioaren Bilduman erakusketa da. Joan den mendeko 70eko hamarkadako sortzaileen 44 lan biltzen ditu erakusketak. Horien artean dago Jose Ramon Anda bakaikuarraren Borobila iru zatitan egurrezko eskultura.
Sakandarren lanak fundazioan
Duela hiru urte Kontuz erakundeak salatu zuen Nafarroako Kutxa fundazioak aurkeztu zuen arte inbentarioa 2011koan zeuden 157 artelan falta zirela. Desagertutako lanen artean zeuden Txuspo Poyoren Mujer en el vacio argazkia (186 x124). Fundazioak bere web orrian argitaratutako inbentario berrian oraindik zenbait artistaren lanak faltatzen omen dira, baina ez altsasuarrarena. Poyorenaz eta Baldarenaz aparte, fundazioaren funtsean beste bi sakandarren lanak ere badaude: Asun Goikoetxearen Zeruak serieko teknika mistoko bi pieza. Dora Salazarren Soliloquio I eta Izenik gabekoa eskulturak.
Non | Noiz | ||
Tuterako Maria Forcada fundazioa | Apirilaren 2ra arte. | ||
Nafarroako Museoa | Garagartzaroaren 15etik lastailaren 1era | ||
Lizarrako Gustavo de Maeztu Museoa | Lastailaren 18tik abenduaren 17ra. |