June Kintana, bigarrena Espainiako Unibertsitateen Txapelketan

Guaixe

Paula Ferrandizen atzetik sailkatu zen bakaikoarra

Asteburuan Murtziako Cartagenan Espainiako Unibertsitateen arteko Atletismo Txapelketa jokatu zen. Emakumezkoen disko txapelketan June Kintana bakaikoarrak (Leongo Unibertsitatea) zilarrezko domina jantzi zuen (49.76 m), Paula Ferrandiz (Alacanteko unibertsitatea) txapeldunaren (53.22 m) atzetik sailkatu eta gero.