Santiagoren omenezko festak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du Bakaikuko Udalak. Bi maila izanen ditu lehiaketak. Batean 7 urte arteko neska-mutilek parte hartzeko aukera izanen dute. Bestean, berriz, 14 urte bitartekoek. Edozein teknika erabilita egin ditzakete kartelak, beti ere, irudi bertikala izan behar dela ahaztu gabe. Gainera, lehiaketara aurkezten diren lanek honako testua izan behar dute: Bakaikuko festak 2017ko uztailaren 21etik 25era. Lehiaketarako lanak udaletxean ostiralera arte aurkeztu daitezke, plika sistema erabiliz. Kartel irabazleak festetako egitarauko azalean eta kontra-azalean agertuko dira. Gainera, lehiaketara aurkeztutako lan guztiekin erakusketa eginen da festetan.