Berriki 23 urtez azpiko Espainiako Atletismo Txapelketa jokatu da. Grupompleo Pamplona Atlético taldeak estatuan onenetakoa izaten jarraitzen duela erakutsi zuen berriro, hirugarrena sailkatu baitzen, Playas de Castellón eta Barcelona FC talde ahaltsuen atzetik.
Tartean, Grupompleo Pamplona Atlético taldeko June Kintana disko jaurtitzaile bakaikuarrak sekulako lana egin zuen. Emakumezkoen disko txapelketa irabazi zuen Kintanak, diskoa 53 metro eta 79 zentimetro jaurti eta gero. Irabazteaz gain, txapelketako errekorra apurtu zuen bakaikuarrak.