June Kintana disko jaurtitzaile bakaikuarra Europako Promesen mailako Atletismo Txapelketan lehiatu da, Poloniako Bydgoszcz hirian. Bertan ahalik eta lan onena egitea eta finalista izatea, hori zen bere helburua. Baina bakaikuarrak helburuak gainditu ditu. Larunbatean aritu zen eta diskoa 56,30 metro jaurti zuen, bere marka pertsonala –55,66 m– 64 zentimetrotan hobetuz, eta Europako podiumera igotzeko 2 metro pasa exkaxera geratu zen. Azkenean, laugarrena sailkatu zen Europakoan, finalista izan zen eta bere marka pertsonala apurtzeaz gain, Espainiako promesen mailako marka apurtu zuen.
Ez dago zalantzarik; sasoi betean dago Pamplona Atletico taldeko atleta. Duela hilabete batzuk sorbaldan arazoak izan zituen, baina badirudi gainditu dituela eta azkenaldian bikain dabil bakaikuarra. Europako Promesen Mailako Emakumezkoen Disko Txapelketa Claudine Vita alemaniarrak irabazi zuen (61,79 m), Daria Zabawska poloniarraren (59,08 m) eta Veronika Domnan eslobeniarraren (58,48 m) aurretik. June Kintana laugarrena izan zen (56,30 m).