Bakaikuko festek pilota jaialdia ekarriko dute

Maider Betelu Ganboa 2017ko uzt. 23a, 16:58

Pilotariak, Ansa tartean.

Herriko pilotariak lanean ikusteko aukera izanen da. Promesetan Ansa altsasuarra ariko da lanean. Asteartean 17:00etan

Bakaikuko festetara hurbiltzen direnek pilotaz gozatzeko aukera izango dute. Zehazki, asteartean, Santiago egunean, antolatu dute jaialdia, 17:00etatik aurrera. Hasieran haurren eta kadeteen mailako partidak jokatuko dira eta pilotari bakaikuarrak ariko dira lanean. Bukatzeko, seniorren mailako partidan, Ansa altsasuarra ariko da lanean. Iruritarekin bikotea osatuta, Garcia eta Garatea izango dituzte aurkari.

Larunbatean aizkora
Larunbat arratsaldean, 19:00etan, aizkora erronka hartuko du Bakaikuko plazak. Erdozia eta Beltza etxarriarrak ariko dira alde batetik, Jauregiren eta Lopez Azpilikuetaren kontra.

Bakaikuko pilota jaialdia
Asteartean, 17:00etan
Haurrak: U. Zelaia-E. Leiza / E. Lopez-U. Razkin
Kadeteak: Araña-Araña / Lopez de Zubiria-Gonzalez
Seniorrak: Ansa-Irurita / Garcia-Garatea