Asteburuan Espainiako Atletismo Txapelketa Absolutua jokatu da Bartzelonako Joan Serrahima pistan. Nafarroako atletak ikusgarri aritu dira eta, guztira, 9 domina ekarri dituzte. Tartean dago Grupompleo Pamplona taldeko June Kintana disko jaurtitzaile bakaikuarrak lortutakoa. Emakumezkoen disko jaurtiketan, Barcelona klubeko Sabina Asenjok lortu zuen urrea, diskoa 57,97 metro jaurti eta gero. June Kintana hirugarrena izan zen, 54,32 metroko jaurtiketarekin. Brontzezko domina lortuta, urte bikaina darama atleta bakaikuarrak.